Olatz Gonzalezek eta Jørgen Lethek ‘Pelota II’ dokumentala estreinatu dute Danimarkako CPH:DOX jaialdian
Pelota egin eta 32 urte geroago, Jørgen Leth Danimarkako zinemagileak pilota jokoaren inguruko dokumental berri bat filmatu du, Pelota II, Olatz González Abrisketa EHUko Antropologia irakaslearekin batera. Ostegunean estreinatu zuten Danimarkako CPH:DOX jaialdian; Euskal Herrian berriz, datorren larunbatean ikusi ahal izango dugu Bilboko Zinebi jaialdian.