LANTEGIA | 1978ko pantaila feministari beste begirada berri bat

Begirada feminista duten bi tailer antolatu ditu Zinemakumeak gara! mostrak. Cecilia Bartoloméren ¡Vámonos, Bárbara! (1978) opera prima berrikusi eta filmak jasotzen dituen gaien inguruan hausnartuko dute, modu kolektiboan. 1978ko Donostia Zinemaldian emakumeek egindako zinemari eskainitako lehen eta azken zikloaren baitan pantailaratu zuten Bartoloméren filma. Ekimena Donostiako Emakumeen Asanbladak antolatu zuen, eta emakumearen zereginari buruzko hausnarketa proposatu zuen, bai pantaila barruan, bai kanpoan. Urriaren 16an izango da saioa,

By |2024-09-10T10:25:58+02:0010 iraila, 2024|

Zinemaldiko Artxiboaren Beken lehen edizioko azterlanak aurkezteko saioa, Tabakaleran

José Ángel Herrero-Velarde beken lehenengo deialdiko azterlanak aurkezteko saioa egingo da ekainaren 22an, Tabakaleran. 17:00etatik aurrera, Irati Crespo Artxiboko koordinatzaileak gidatuta, Felipe Cabrerizok, Neus Sabatések eta Endika Reyk hartuko dute hitza, beren ikerketaren nondik norakoak eta emaitzak azaltzeko.

By |2024-06-19T15:58:45+02:0019 ekaina, 2024|

José Angel Herrero-Velarde beken hiru onuradunak ezagutarazi dituzte

Lehen deialdira aurkeztutako ikerketa-proiektuak baloratu ostean, hautaketa batzordeak Felipe Cabrerizo, Endika Rey eta Neus Sabatéren proposamenak aukeratu ditu. Bestalde, aurreratu dute 2023ko uztailaren 3tik abuztuaren 11ra bitartean beken bigarren deialdia zabalduko dutela; Espainiako Estatuan bizi edo jaio diren ikertzaileei zuzenduta egongo dira bi diru-laguntza berriak.

By |2023-06-20T11:34:09+02:0020 ekaina, 2023|
Go to Top