LABIk ezarritako murrizketa berriak gaitzetsi ditu EZAEk

Gaurtik, uztailak 26, indarrean dira Covid19aren pandemiaren hedatzeari aurre egiteko ostalaritzari eta kultur ekitaldiei lotuta, LABIk ezarritako murrizketa neurri berriak, eta aretoen edukiera % 35era mugatzeak Euskadiko areto ugari ixtera behartuko dituela salatu du EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak. Horregatik, orain arteko baldintzak mantentzeko eskatu diote Jaurlaritzari.

By |2021-07-26T11:01:02+02:0026 uztaila, 2021|

Kultur sektorea babesteko neurriak aurkeztu ditu BFAk

COVID-19 birusak eragindako krisialdi eta aparteko egoerari emandako erantzun gisa, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak jakinarazi du dirulaguntzak malgutu eta irizpideak egoera berrira egokitu dituela. Horrekin batera, jarduera kulturalak birprogramatu eta krisiaren ondorioei aurre egiteko laguntza lerro berriak aktibatuko dituela agindu du.

By |2020-05-15T10:59:43+02:0015 maiatza, 2020|
Go to Top