72. Donostia Zinemaldiko hizketaldi eta topaketak argitu dituzte

Pentsamendua eta Eztabaida sailak antolatuta, hainbat zinemagileren sormen-prozesuetan murgildu eta zinema-industriaren baitan pil-pilean dauden gaietan sakontzeko aukera eskainiko dute. Besteak beste, ekoizpena feminismoaren ikuspegitik, inklusioa zinema-industrian eta jaialdiek sare sozialetan jasotzen duten tratamendua, adimen artifiziala etab.

By |2024-09-05T09:09:28+02:005 iraila, 2024|

Hamahiru film labur lehiatuko dira NEST THE MEDIAPRO STUDIO Saria eskuratzeko

Alemania, Txile, Txina, Kuba, Danimarka, Espainia, AEB, Frantzia, Japonia, Portugal eta Erresuma Batuko hamahiru film labur lehiatuko dira Donostia Zinemaldian NEST THE MEDIAPRO STUDIO Saria eskuratzeko. Guztira 428 filmek eman dute izena Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren XXIII. edizioan, inoizko zifrarik altuena.

By |2024-08-29T14:47:52+02:0029 abuztua, 2024|

EPEMUGA | NEST Sailaera lanak aurkezteko deialdia

Donostia Zinemaldiko Nest sailean izena emateko aukera, ekainaren 3tik aurrera. Uztailaren 3ra arteko epea izango da lanak aurkezteko, ondoko estekan. Eskola bakoitzak gehienez ere hiru film labur aurkeztu ahalko ditu, beti ere, Zinemaldiaren aurreko hamabi hiletan ekoitzi badira, eta epaimahaiak hautatutako lanen artean, 10.000 euroko NEST Saria banatuko dute.

By |2024-05-31T13:48:50+02:0031 maiatza, 2024|

DEIALDIA | NEST Sailean izena emateko epea zabalik

Donostia Zinemaldiko Nest sailean izena emateko aukera, ekainaren 3tik aurrera. 2024ko deialdia ekainaren 3an zabalduko dute, eta uztailaren 3ra arteko epea izango da lanak aurkezteko, ondoko estekan. Eskola bakoitzak gehienez ere hiru film labur aurkeztu ahalko ditu, beti ere, Zinemaldiaren aurreko hamabi hiletan ekoitzi badira, eta epaimahaiak hautatutako lanen artean, 10.000 euroko NEST Saria banatuko dute.

By |2024-05-31T12:01:15+02:0031 maiatza, 2024|

MIKELE LANDA EIGUREN: “Saiatu naiz soinuari irudiari bezain besteko garrantzia ematen”

Nazioarteko 13 lanek osatuko dute NEST Zinema Ikasleen Film Laburren Topaketaren 21. edizioko sorta, eta aurten, aurrenekoz, euskarazko bi film labur izango dira lehian. Mikele Landa Eiguren sortzaile bizkaitarraren Noizko basoa da horietako bat, Elias Querejeta Zinema Eskolako ikasle izan bitartean gauzatutakoa. Harriduraz hartu du albistea, eta bere lana bertan erakutsiko dutelako pozik bada ere, tristura ere aipatu du, “zerbaiten sintoma” ere badelako. Eskolan sartzearekin

By |2022-09-22T13:16:06+02:0021 iraila, 2022|
Go to Top