Fas Zineklubak ZINEBIrekin duen lankidetzari eutsiko dio, azaroan
Pierre-Henri Gibertek zuzendutako Viva Vardá! dokumentala pantailaratuko dute hilaren 14ko saio berezian, eta Nerea Torrijosen Influencer film laburra ere egongo da ikusgai. Ohiko egitarauan, Iratxe Fresnedaren Tetuán ez-fikziozko lana, eta Itsaso Aranaren Las chicas están bién opera prima eskainiko dituzte.