‘O que arde’ filmak jaso du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria
Donostiako Maria Cristina hotelean, Donostia Zinemaldiaren gune nagusietakoa den espazioan, iragarri dute gaur IX. San Sebastian – Gipuzkoa Film Commission saria jaso duen film irabazlea. Oliver Laxe zuzendariaren O que arde proiektuak jaso du errekonozimendua; hala, 7000 euro jasoko ditu filmaren ekoizleak, eta Asturias Paraiso Natural Film Commissionek, berriz, 3000 euro.