Rebordinosek programatutako saioa, Errenterian
Errenteriako Ozzinema zineklubak saio berezia prestatu du datorren azaroaren 24rako, 2020an 700 urte bete baititu “zinemarekiko konpromiso handiko” udalerriak, eta hala, hiriko lehen zinekluba sortu zuen eta egun Donostia Zinemaldiko zuzendaria den Jose Luis Rebordinosi eman diote gustuko filma programatzeko aukera: Claude Sautet frantziarraren Nelly et Monsieur Arnaud (1995).