Abian da SUNCINE Ingurumeneko Nazioarteko Zinema Jaialdia
Iragan otsailaren 3an abiatu zen SUNCINE -Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 18. edizioa, eta hilaren 24ra arte egingo dituzte emanaldiak, Gasteizeko Aldabe gizarte-etxean. Filmen proiekzioez gain, hitzaldiak, txotxongilo saio bat, erakusketak zein ingurumenarekin lotutako beste hainbat ekimen osagarri ere atondu dituzte.