‘Bi arnas’ dokumentala eskainiko du Ozzinema Zineklubak, gaur
Torturaren Aurkako Egunaren harira, Errenteriako Ozzinema Zineklubak ama-alaba batengan torturak izan duen eragina aztergai duen lana pantailaratuko du, gaur, 19:30ean. Saiora Jon Mikel Fernandez Elorz zuzendaria eta Imanol ‘Kima’ Arzuaga proiektuaren sustatzailea gerturatuko dira.