Estreinaldiak: Uztailak 8

Sangailé Sundanceko jaialdian zuzendari onenaren saria jaso zuen Alanté Kavaïté lituaniarrak Sangailé filmagatik. Lanak hamazazpi urteko Sangailé gaztearen (Julija Steponaityte) eta Austeren (Aiste Dirziute) arteko maitasun harremana izango du ardatz, lehenari bere ezkutuko pasioa, akrobaziako hegazkinak gidatzea, gauzatzen lagunduko baitio bigarrenak. Frantzia, Herbehereak eta Lituania artean ekoitzitako drama erromantikoa, irudi poetikoak eta istorio ederra indargunetzat dituena. https://youtu.be/bSgvGgYykyE The BFG Cannesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean, lehiaketaz