Etxepare Institutuaren sortzaileak nazioartekotzeko dirulaguntza deialdia, itxita

Etxepare Euskal Institutuak euskal sortzaile eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako banaturiko dirulaguntzen deialdia 2023ko irailaren 14an itxi da, honen zuzkidura agortu delako. Zinema edo literatura modalitateetan jarduten duten profesionalak zein eragileak izan zitezkeen onuradun.

By |2023-09-15T09:42:13+02:0015 iraila, 2023|

Proiektuak nazioartekotzeko eta bazkide berriak bilatzeko aholkularitza saioak, Europa Creativaren bidez

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Tabakalera eta Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, zinema-proiektuei zuzendutako aholkularitza saioak eskainiko ditu ekainaren 20an eta 21ean. Parte-hartu nahi duten ekoizleek maiatzaren 31ra bitartean aurkeztu ahalko dituzte eskabideak.

By |2022-05-13T10:52:40+02:0013 maiatza, 2022|

KSIAtea nazioartekotzeko-programa aurkeztu dute EJk eta Tabakalerak

Abian da KSIAtea, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu eta Tabakalerak kudeaturiko Kultur eta Sormen Industrien Nazioartekotzeko Programa. EAEko kultura- eta sormen- sektoreko elkarte eta fundazioen sustapena indartuko du, hiru ekintza-ildo espezializatu eta osagarriren bidez.

By |2020-08-18T14:28:56+02:0014 abuztua, 2020|
Go to Top