Nazioarteko profesionalen aholkularitza jasoko dute EQZEko ikasleek

Elias Querejeta Zine Eskola eta Donostia Zinemaldiaren arteko elkarlanak ahalbidetuta, nazioarteko profesionalen mintegiak jasoko ditu EQZEk datozen egunetan, ikasleen ikasketa-prozesua indartzeko. Abenduaren 18an abiatuko da ekimena, eta Cannesko zein Berlingo zinema jaialdien zuzendaritza taldeko profesionalak ekarriko ditu gurera.