761 film labur jaso ditu Giza Eskubideen Zinemaldiak
Nazioarteko Film Laburren lehiaketa izango du aurten ere Giza Eskubideen Zinemaldiak. Donostia Kulturak jakinarazi duenez, 761 film labur jaso ditu jaialdiak, eta horietatik 20 lan ingurukoa izango da Gazte Epaimahiak baloratuko duen azken hautaketa.