‘The Balcony Movie’ lan poloniarra nagusi, FIPADOC 2022 jaialdian
FIPADOC jaialdiak 2022ko edizioko irabazleen zerrenda jakinarazi du. The Balcony Movie (Pawel Lozinski) ekoizpen poloniarra izendatu dute nazioarteko dokumental onena, eta 5.000 euro jaso ditu opari. Film labur onena Frantzia eta Tunisiaren arteko Angle Mort (Lofti Achour) koprodukzioa izan da.