Nazioarteko azoketan parte hartzeko laguntzaren ebazpena kaleratu du Zineuskadik

Euskal ikus-entzunezko lanak nazioarteko azoka eta bestelako ekimen profesionaletan aurkezteko laguntza-deialdia kaleratu zuen iragan apirilean Zineuskadi Elkarteak, eta aste honetan eman du ebazpenaren berri. Bederatzi eskatzaileren gastuak estaliko dituzte, guztira 4.207,48 eurorekin.