Euskadiko Filmategiak ikus-entzunezkoen euskal ondarea erakutsiko digu martxoko programazioan

Euskadiko Filmategiak erakusketa zein emanaldi areto berriak ditu Donostiako Tabakalera Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, eta azken hileetan egin bezala, martxoan ere ziklo berri bat programatuko du. Hain zuzen, erakundeak kontserbatzen dituen ikus-entzunezko gordailuak eskainiko dituzte.