‘The Curious Tales of Italo Ferreira’ filma, Surf Film Festivalean nagusi

Surfaren inguruko ikus-entzunezko sorkuntzak ikusteko aukera egon da otsailaren 23tik otsailaren 27ra, Bilboko Itsasmuseumean. Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival egitasmoaren helburua surfaren unibertsoa sustatzea izanik, 21 dokumental lehiatu dira sail ofizialean, eta The Curious Tales of Italo Ferreira (Luisa de Moraes) izan da garailea.