Astelehenean hasi zen Patxo Telleriaren ‘Igelak’ filmaren errodajea

Gorka Otxoa izango da Patxo Telleriak idatzi eta zuzenduko duen Igelak film berriko protagonista. Astelehenean hasi ziren grabaketak Pasaia eta Oiartzunen, eta Donostia eta inguruetara zabalduko dira. Otxoaz gain, euskal aktore eta musikari ezagun askok parte hartuko dute, besteak beste, Miren Gaztañagak, Mikel Losadak, Xabier Solanok eta Ainhoa Artetak, eta euskara hutsean filmatuko da.