Jasangarritasunaren aldeko apustua egingo du Zinemaldiak

Hartutako neurrien ondorioz, festibalak 62 tona CO2Eq inguru murriztuko ditu aurten, eta lehiaketa amaitzean, karbono-aztarnaren ebidentzietan oinarritutako neurketa zorrotz bat egingo dute, ingurumenean izango duen benetako inpaktua zenbaterainokoa den jakiteko eta aztarna hori konpentsatzeko.