‘Natura Bizia’ dokumental sortaren lehen atala, gaur ETB1en

Iragan apirilean ikusi zuen argia euskal bioaniztasunari buruz Lexeia Larrañagak zuzendutako Natura Bizia dokumentalak, eta gaur, uztailak 13, proiektu beretik eratorritako seriearen lehen atala emango dute ETB1en, 22:30ean. Zortzi kapituluko bilduma da, eta Alberto Iñurrategi mendizaleak egin ditu aurkezle lanak.

By |2021-07-13T11:54:35+02:0013 uztaila, 2021|

Estreinaldiak: Apirilak 16

Natura Bizia Euskadiko eta Nafarroako bioaniztasuna erakutsiko du 83 minutuko ikus-entzunezkoak. Kantauri itsasoko ur hotzetatik Pirinioetako mendi tontor babesgabeetara, munduko zetazeo handien igerialdia, hartz arrearen lozorro ondorengo lehen pausoak, Europako tximeleta ederrenaren metamorfosia, bisoi europarraren egunerokoa… Iberiar penintsularen iparraldeko paraje zoragarriek eskaintzen dizkiguten ikuskizun arruntak baino ez dira. Europako biodibertsitatearen zati handi bat gordetzen dute gure itsaslabar malkartsuek, magiaz beteriko basoek, kareharrizko mendi altuek zein

By |2021-04-16T12:03:18+02:0015 apirila, 2021|

Apirilaren 16an estreinatuko dute ‘Natura Bizia’

Lexeia Larrañaga zuzendari eta gidoigilearen Natura Bizia dokumentalak Gnat Zinema jaialdian ikusiko du argia, apirilaren 15ean Donostiako Principe zinemetan egingo duten estreinaldian, eta hilaren 16tik aurrera Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Madril eta Bartzelonako aretoetan izango da. Euskadiko eta Nafarroako bioaniztasuna erakutsiko du 83 minutuko ikus-entzunezkoak.

By |2021-03-30T12:19:14+02:0030 martxoa, 2021|

Badator BBK Mendi Film jaialdia

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia izango da mendiko zinemagintzarik onenaren plaza abenduaren 6tik 15era egingo den 12. edizioan . 56 filmek osatuko dute Sail Ofiziala eta Ostatnia Góra (The Last Mountain) filmak zabalduko du lehiaketa Euskalduna Jauregiko hasiera eitaldian.

By |2019-12-02T17:36:16+02:002 abendua, 2019|
Go to Top