Estreinaldiak: Maiatzak 13
High-Rise J.G. Ballardek 70eko hamarkadan idatzitako eleberrian oinarritutako bertsio librea aurkeztu digu Ben Wheatley zuzendari britainiarrak. Robert Laing doktorea Torre Elysium etxe-orratzera iristen den unea kontatuko digu. Dorreko bizilagunak gizarte perfektu utopikoa irudikatzen dute, Laingek lasaitasun horren atzean zerbait ezkutatzen dela susmatuko du. Zientzia fikziozko thrillerra Donostia Zinemaldian aurkeztu zuten iaz. https://youtu.be/1g6izQcDNNA Mississippi Grind Bolada txar baten ostean, Gerry poker jokalariak zuen diru guztia galduko