‘Eten barik joten’, andrazkoek euskal musikan (eta gizartean) jokatutako paperaz
Emakume pandero-joleen historiatik abiatuta, andrazkoek euskal musikan zein gizarteko gainerako alorretan beren lekua aldarrikatzeko egindako lana du aztergai Germán Rubiok eta Marcell Erdélyik izenpetutako Eten barik joten dokumentalak, eta iragan abenduaren 21ean ikusi zuen argia ETB1en.