Jorge Jacomeren ‘Flores’ filma saritu dute Punto de Vista jaialdian
Laburra dena bi aldiz laburra delaren esaera egikarituz, amaitu da 2018ko Punto de Vista jaialdia. Iragan larunbatean, martxoaren 10ean, ospatu zuten itxiera ekitaldia, Baluarteko Ganbera aretoan. ‘Iruñeako Sinfonia’ filma aukeztu zuten bertan, eta edizioko zazpi sari nagusiak banatu ere bai. Jorge Jacome portugaldarraren Flores filmak eskuratu du Film Onenaren aitorpena.