Iragarri dituzte Feroz sarietarako behin betiko hautagaiak

Pablo Agüeroren Akelarre eta David P. Sañudoren Ane dira, besteak beste, datorren otsailaren 8an Madrilen banatuko dituzten Espainiako Zinema Berriemaileen Elkartearen Feroz sariak eskuratzeko euskal hautagaiak. Aktoreen artean, Amaia Aberasturi (Akelarre) eta Patricia López Arnáiz (Ane) ere ageri dira.