Estreinaldiak: Abenduak 4
The Lobster Bakardadea, bakarrik hiltzearen beldurra, baita inorekin bizitzearen beldurra ere. Gai nagusi hauek ditu maitasun ez konbentzionalaren inguruko film honek. Mundu atipiko batean, bikote-gabe dauden pertsonak atxilotu, eta leku berezi batera eramango dituzte, 45 egunen buruan bikotea lortzeko mandatuarekin. Canneseko Jaialdian Epaimahaiaren saria jaso zuen Colin Farrell protagonista duen lanak. https://www.youtube.com/watch?v=bemcHBqng4o Bridge of Spies Gerra Hotzaren kontestuan jarri gaitu Steven Spielbergek bere azken thrillerrean.