‘FLY ME TO THE MOON’: Iruzur perfektuarena
Zuzendaria: Greg Berlanti Urtea: 2024 Herrialdea: AEB Nork ez du ilargiratze faltsuaren istorioa ezagutzen? Kondairak dio Stanley Kubrickek orkestratutako muntaia izan zela, hark prestatutako eszenaratzearen emaitza direla guk gaur oraindik ere presente ditugun irudiak. Neil Armstrong astronauta Apollo 11 espazio-ontzitik jaisten, bandera estatubatuarra zoruan sartzen, eta esaldi hura: “Urrats txikia da gizonarentzat, baina jauzi handia gizateriarentzat”. Konspirazio zale asko dago hortik suelto, baina beharbada egia