Internet Killed The TV Star (and Resurrected)

Azken aldian, telebista tradizionalek etorkizun oso iluna dutela entzun ohi da. Gaur egungo gazteek dituzten ikus-entzunezko kontsumo ohituretatik eratortzen da iritzi hau. Gazte hauen ikus-entzunezkoak jasotzeko modua eta telebista tradizionalek proposatzen duten eredua oso desberdinak dira, eta nahiz eta batzuetan bi ereduen arteko zubiak eraiki, bien arteko distantzia gero eta handiagoa da.