Emakume zinemagile argentinarrei eskainiako zikloa, Donostian

Elias Querejeta Zine Eskolak eta hiriko Kontadores Gazte Zentroak elkarlanean antolatuta, herrialdeko zinematografia garaikidera hurbilketa egingo dute azaroaren 10era bitartean. Saioak ostiraletan egingo dituzte, 19:30etik aurrera, azken honen egoitzan (Pasai San Pedro 13, Bidebieta). Sarrera doan da, edukiera bete arte.