XXI. FICAB jaialdiko irabazleak ezagutarazi dituzte

FICAB Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa azaroaren 15etik 20ra bitartean ospatu dute, eta bi izan dira jaialdiko epaimahaiaren sari nagusia eskuratu duten filmak: Joan Bonetek zuzendutako William Waldren, L’empremta del Alquimista eta Olivier Julien zinemagilearen Homo Sapiens, les nouvelles origines. XXI. edizioa online ere egin dute, eta filmak doan ikusteko aukera egon da.