Herri zinemagintza eta euskal mitoak aztergai, Zumalakarregi Museoan
Napardeath (2019) euskal zonbien trilogiari amaiera eman dion lana eta Orain Zumalakarregi (2014) film laburrak Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan proiektatuko dituzte otsailaren 18an. 18:30ean hasiko dute saioa, eta gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko.