Nantes eta Grenobleko jaialdietan saritu dute ‘Amama’ asteburuan
Asier Altunaren ‘Amama’ filmak Festival du Cinéma Espagnol (Nantes) jaialdiaren 26. edizioko gazte epaimahaiaren eta Ojoloco jaialdiko (Grenoble) ikusleen sariak jaso ditu. Dagoeneko 11 sari jaso ditu baserriarekiko eta bizimodu tradizionalarekiko haustura irudikatzen duen filmak.