‘Tre piani’: Moretti komediantearen prozesio dantzatua
Zuzendaria: Nanni Moretti Urtea: 2021 Herrialdea: Italia Handitasuna kalitate zigilua ez dela aspaldi ulertu genuen, baina badirudi oraindik ere kontsakratutako zinemagile asko tematuta daudela proiektu diruzaleei heltzera. Ez da Nanni Morettiren kasua. Txikitasunetik, baina beste edonork baino handiagoa duen bihotzetik, abiatzen ditu proiektuak italiarrak, ez oso espektakularrak, bai ordea, sentiberak, intimoak. Bere bizitza da film askoren abiapuntu eta osotasunean bizi du esperientzia zinematografikoa. Kamera aurrean zein atzean