Pier Paolo Pasolini: eskandalua, polemika eta amorrua
Kamera atzetik duela, hor doa bere Vespan. Errepide amaigabe batean, hondartza ezkerrean duela, hirigunetik ihesi. Arimarik ez da ageri paisaia itsusi horretan. Noizbehinka autoren bat, gizonen bat, ez beste inor. Isiltasuna da nagusi, baina Keith Jarret musikariak pianoz interpretatutako The Köln Concert jazz pieza du lagun. Bat-batean, biribilgune bat. Hasi du itzulerako bidaia, orain, ezkutatuta dagoela dirudien hondar-eremu zabala bestaldean du. Aurrera doa motoan, kamerak