‘El amor amargo de Chavela’ filmaren aurrestreinaldia Dock of the Bay jaialdia laguntzeko
http://youtu.be/znuAfw8yroQ Donostiako Dock of the Bay zinema jaialdia datorren urtean ez egiteko arriskuan dagoela eta, hainbat ekimen berezi jartzen ari dira antolatzaileak. Tartean hiri horretako SADE zinema katearekin eta Naniano ekoiztetxearekin batera prestaturiko emanaldi berezia. Ostegun honetan El amor amargo de Chavela filmaren aurrestreinaldia egingo dute, eta horrekin lortutako dirua musika dokumentalak erakusten dituen jaialdia finantzatzera bideratuko dute.