22 film izango dira Zabaltegi-Tabakalera Saria irabazteko lehian

Hamahiru film luzek, film ertain batek eta zortzi film laburrek osatuko dute estilo edo denborarik ezartzen ez duen Donostia Zinemaldiko sail irekiena. Tartean, KIMUAK 2022 programaren parte diren Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola) eta Cuerdas (Estibaliz Urresola) erakutsiko dituzte.