Zinemaldiko kritika: ‘NAKUKO WA INEEGA / ANY CRYBABIES AROUND?’

Zuzendaria: Takuma Sato Urtea: 2020 Herrialdea: Japonia Saila: SAIL OFIZIALA  -Tasuko buruarinaren barkamen abenturak- Irudikatu izaki bat. Lastozko jantzia eta deabru maskara beldurgarria soinean. Orain irudikatu izakia zure etxean sartzen eta “mainontzirik al dago hemendik?” oihukatzen, etxeko umeak indarrez eramaten saiatzen den bitartean. Horixe da, hain zuzen ere Japoniako Oga penintsulan ospatzen den Namahage tradizioaren muina. Gurasoei semeak deabruetatik babesteko prest daudela erakusteko aukera ematen die;