‘ERLAUNTZA’: Betiko lagunen betiko kontuak
Zuzendaria: Mireia Gabilondo Urtea: 2020 Herrialdea: Euskal Herria Aretoetara ailegatu eta hiru astetara hurbildu naiz, azkenean, Erlauntza (2020) filma ikustera, eta sorpresa atsegin galanta hartu dudala aitortu beharra daukat. Mireia Gabilondok (Amaren eskuak, 2013) zuzendu duen bigarren filma da hau, umore garratzez betetako komedia arina. Antzerkiaren munduan dagoeneko harrera paregabea jaso eta gero, Gabilondok zinemara ekarri du Kepa Errastiren izen bereko obra. Hamalau egun baino