2022ko Laburbiran erakutsiko dituzten 9 filmak argitu dituzte
Laburbira zirkuituaren XIX. edizioan euskarazko 9 film labur eskaintzeko aukera luzatu die Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herriko elkarte eta udalei. 2022ko otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitartean ospatuko dute ekimena, eta hautatutako lanak erakutsi nahi dutenek otsailaren 11ra arte dute eskaera egiteko izen-emate epea zabalik.