Estreinaldiak: Apirilak 26

The Fall Guy / El especialista (David Leitch) Ekintza | Drama | Remake Ekintza eszenak errodatzen dituen ordezko aktorea da eta, horretan jarduten duten gainerako kideen antzera, eztanda egiten du, tiroak jasotzen ditu, izartu egiten da, leihoak zeharkatzen ditu eta altuera handienetatik erortzen da, dena publikoaren entretenimendurako. Bere ibilbidea ia amaitzen duen istripu batetik atera berritan, langile klaseko heroi protagonista honek desagertutako zinema izar bat

By |2024-04-25T12:27:38+02:0025 apirila, 2024|

Kutsidazu 367. ‘OIHALETXEA’

Zuzendaria: Lander Garro Urtea: 2024 Iraupena: 33 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Martxoaren 14tik 24ra bitartean Irundik Baionara ospatzen ari den 23. KORRIKAk Azterketak Euskaraz kolektiboa izango du omendu nagusia eta, hain zuzen ere, beronen lana aitortzeko asmoz sortu du Lander Garro zinemagile hendaiarrak OIHALETXEA dokumentala. Azterketak euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen ditu. https://youtu.be/pTcuRm3cbts

By |2024-03-15T11:34:30+02:0015 martxoa, 2024|

Estreinaldiak: Otsailak 2

Argylle (Matthew Vaughn) Thrillerra | Ekintza | Komedia Bere liburuetako korapiloak sindikatu klandestino ilun baten jardueren antz handiegia hartzen hasten direnean, Elly Conway espioien eleberrien egile lotsatia eta bere katua espioitzaren benetako munduan murgiltzen dira, non ezer ez den, eta inor ere ez, dirudien hori. https://www.youtube.com/watch?v=7mgu9mNZ8Hk . . The Promised Land (The Bastard) Ekintza | Drama | XVIII. Mendea 1755ean, Ludvig Kahlen kapitain pobretua Danimarkako

By |2024-02-01T13:15:22+02:001 otsaila, 2024|

‘THE HOLDOVERS’: Nostalgia samurrarena

Zuzendaria: Alexander Payne Urtea: 2023 Herrialdea: AEB Paul Hunham irakasle marmartia Barton eskola prestigioduneko campusean gelditu beharko Gabonetako oporraldian, nora joan ez duen ikasle talde baten zaintza lanak burutzeko. Hunhamek begi birakari bat dauka, hemorroideak ditu eta gaixotasun genetiko arraro batek egunean zehar hazten doan arrain usaina eragiten dio. Baina bere arazo nagusia bere ikasleekiko duen gorrotoa da; elite kumeak baitira denak, pribilejio guztien jabe.

By |2024-01-10T12:22:12+02:0010 urtarrila, 2024|

Kutsidazu 354. ‘LOST IN TRANSLATION’

Zuzendaria: Sofia Coppola Urtea: 2003 Iraupena: 105 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Komedia Bob Harrisek, gainbeheran dagoen aktore estatubatuar batek, Tokion errodatzekoa den whisky japoniar baten iragarkian parte-hartzeko eskaintza onartu du. Krisi larrian dago eta bertan egingo duen egonaldiaren zati handi bat hoteleko tabernan igarotzen du. Eta, hain zuzen ere, han ezagutuko du Charlotte, Tokiora erreportaje bat egitera joan den argazkilari batekin ezkondutako neska gaztea.

By |2023-12-15T17:08:54+02:0015 abendua, 2023|

‘ESTA AMBICIÓN DESMEDIDA’: Gobernaezinarenarena

Zuzendariak: Santos Bacana, Cristina Trenas, Rogelio González Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia Little Spain, Antón Álvarez Alfaro artista polifazetikoaren bideoklipak sortu dituen zigiluaren apostu handia izan da C. Tanganaren anbizio neurrigabea jarraitzea. Lau urteko sortze prozesua, bere argi eta bere ilun; gora, behera eta itsuan. Pertsona, pertsonaiaren gainetik, bere gordinean. El Madrileño izeneko diskoaren arrakastaren ondoren, C. Tanganak bere ibilbideko birarik handinahiena sortzeko eta zuzenekoaren kontzeptua

By |2023-10-31T11:31:10+02:0031 urria, 2023|

Kutsidazu 333. ‘LES MISÉRABLES’

Zuzendaria: Ladj Ly Urtea: 2019 Iraupena: 102 min. Herrialdea: Frantzia Generoa: Thrillerra | Drama Stéphane Ruiz poliziak bat egin berri du BACekin, Montfermeilgo (Paris) Delinkuentziaren Aurkako Brigadarekin. Han bere lankide berriak ezagutuko ditu, Chris eta Gwada, auzo gatazkatsuetako talde antolatuen arteko tentsio izugarrietan aritutako bi agente. Ladj Lyk 2017an egin zuen izen bereko film laburra du oinarri filmak. Zuzendariak, maliar jatorriko migranteen semea eta Clichy-Montfermeil barrutian

By |2023-07-14T12:52:02+02:0014 uztaila, 2023|

Kutsidazu 317. ‘HEAT’

Zuzendaria: Michael Mann Urtea: 1995 Herrialdea: AEB Iraupena: 172 min. Generoa: Thrillerra | Ekintza Neil McCauley (Robert De Niro) lapur aditu eta aritua da. Bere filosofia da loturarik eta loturarik gabe bizitzea, gauzak korapilatuz gero oztopo bilakatu daitekeen harreman oro ekiditea. Horrekin ere, kriminal profesional kualifikatuek osatzen duten taldea du atzetik, hutsik egiten ez duen Vincent Hanna (Al Pacino) detektibea ere jokoz kanpo utz dezakeena. Hain

By |2023-03-10T13:20:49+02:0010 martxoa, 2023|

‘West Side Story’: Balletaren eta borrokaren artean

Zuzendaria: Steven Spielberg Urtea: 2021 Herrialdea: AEB -Balletaren eta borrokaren artean- Lin-Manuel Mirandaren In the Heights lanak Broadwayen zein Hollywooden izan duen arrakasta ikusita, ez da harritzekoa 20th Century Fox ekoiztetxeak Spielbergi West Side Story musikalaren azken bertsioa aurrera ateratzen lagundu izana. Hitzetik hortzera entzuten dira azken urte hauetan identitateen inguruko ezbaiak, eta testuinguru berri honetatik begiratuz gero, badirudi genero zein kultura nortasunen inguruko auzi

By |2022-01-26T10:26:14+02:0026 urtarrila, 2022|

Sasi guztien gainetik

Hitz egin dezagun haietaz. “Laino guztien azpitik, eta sasi guztiek gainetik” jatorrizko musika onenaren Goya saria eskuratu zuten Arantzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi musikarien inguruan. “Aktibo dauden andrazkoak gara, eta batere erraza ez den leku batean gaude”. Txalotu ditzagun, gogoz, kristalezko sabaia kolpatu eta erreferente bilakatzen diren sortzaileak: “Eskerrik asko Amaia; Garazi, Yune, Jone. Irati, Lorea, Lorena. Sara, Nora, Nerea. Miriam, Maite, Ana. Elkarri eskua

By |2021-03-30T10:22:59+02:0030 martxoa, 2021|
Go to Top