‘Nagore’ filma irekian izango da ikusgai uztaileko lehen hamabostaldian
Nagore Laffage Erizaintza ikaslearen hilketa bortitza da Helena Taberna zuzendari altsasuarraren Nagore filmaren ardatza. Gertakari lazgarriaren hamaikagarren urteurrena dela eta, sarean libre izango da eskuragarri uztaileko lehen hamabostaldian.