Ezagutarazi dute 16. Huhezinema jaialdiko epaimahaia
Andoni Imaz kazetariak, Nagore Eceiza zinemagileak eta Kepa Errasti aktore eta gidoilariak osatuko dute 2023ko ekitaldiko epaimahai ofiziala. Bestalde, Mundukide kooperatibak, Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek, eta ikus-entzule nagusienek ere izango dute film laburrak nabarmentzeko aukera.