‘Azken erromantikoak’ filmarekin lehiatuko da David Perez Sañudo New Directors sailean

72. edizioko ekoizpen espainiarren aurrrerapena argitu du Donostia Zinemaldiak. Zinemagile bilbotarrak bigarrenez parte hartuko du zuzendari berriei eskainitako atalean. Bestetik, Urrezko Maskorraren lehian izango da Pilar Palomeroren Los destellos lana, Eider Rodriguez idazlearen Bihotz handiegia kontakizunean inspiratutakoa; aldiz, Izibeñe Oñederra animaziogile azkoitiarren Etorriko da (Eta zure begiak izango ditu) film laburra Zabaltegi-Tabakaleran erakutsiko dute.

By |2024-07-12T13:33:48+02:0012 uztaila, 2024|

Txintxua Filmsek ‘Hondar ahoak’ telesaila aurkeztuko du

Koldo Almandoz zinemagilearen zuzendaritzapean, Hondar ahoak lau kapituluko telesaila ekoitzi du Txintxua Films ekoiztetxeak, eta bihar, azaroak 4, estreinatuko dute ETB1en. Suspensea eta thriller generoaren zein zinema beltzaren elementuak izango ditu, eta itsasontzi bateko patroiaren desagerpena argitu beharko duen Nerea inspektorearen (Nagore Aranburu) ikerketa izango du oinarrian.

By |2021-10-22T15:33:57+02:003 azaroa, 2020|

‘Agur Etxebeste!’ irail amaieran helduko da aretoetara

67. Donostia Zinemaldiko programazioaren baitan aurkeztuko duten arren, 2005ean euskarazko zinemaren mugarri izan zen Aupa Etxebeste! arrakastatsuaren bigarren atala, Agur Etxebeste!, irailaren 27an helduko da zinema aretoetara. Asier Altuna eta Telmo Esnal zinemagileen proiektu berrienak Patrizio Etxebesteren eta Maria Luisa emaztearen gorabeheren segida erakutsiko du.

By |2019-08-16T10:20:01+02:0016 abuztua, 2019|

Zorionak, Ramon!

Euskal zinemagintzak Ramon Agirre omendu du Donostia Zinemaldiaren 66.edizioan. Zinemira saria jaso dut bart aktore donostiarrak, Victoria Eugenia antzokian ospatu den Euskal Zinemaren Galan.

By |2018-09-26T12:29:36+02:0026 iraila, 2018|

‘El amor menos pensado’ filmak abiatuko du gaur Donostia Zinemaldia

Zinemazaleak goiz-goizetik pilatu dira Kursaal kongresu jauregiaren inguruetan. Milaka izan dira, akreditazioa lepotik zintzilik zeramatela, lehen ordutik aretoetarako ilarak bete dituzten ikusle goiztiarrak. Hasiera ofiziala, ordea, Juan Vera argentinarraren El amor menos pensado filmaren proiekzioak emango dio, gaur gauean ospatuko den irekiera galan.

By |2018-09-21T13:04:12+02:0021 iraila, 2018|
Go to Top