Tribuak eta errituak izango dituzte aztergai, Iruñean

Ekainaren 13tik 17ra bitartean gauzatuko dute Filmmaking for social Change ekimenaren bosgarren edizioa, Iruñeko Civivox Kondestable aretoan eta Nafarroako Museoan. Guztira, nazioarteko 28 film erakutsiko dituzte, eta emanaldi guztiak doan izango dira.