‘Void Chair’ eta ‘The Bet’, Nafarroako Horror Online Art jaialdiko saridunak
Void Chair filmak jaso du Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren VI. Festibaleko epaimahaiaren saria. Publikoarena, ordea, The Bet film laburrarentzat izan da. Horror Online Art jaialdiaren sari banaketa larunbatean egin zuten Iruñeko Civivox Iturrama aretoan. Itxiera galan, zortzi film labur proiektatzeaz gain, jaialdiko munstroek eta De Catch Da Flow Dance Center eskolako dantzariek emanaldiak eskaini zituzten.