TAILERRA | Gazteentzako zinema tailerra, Iruñeko Planetarioan
Gazteentzako zinema tailerra antolatu du Nafarroako Filmategiak. Nafarroako Filmategiak antolatuta, 12 eta 16 urte bitarteko gazteek film laburrak sortzearen prozesuan murgiltzeko aukera izango dute bosgarrenez. Hilaren 24tik 28ra bitartean garatuko da formakuntza-saioa, eta bertan parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute. Iruñeko Planetarioan egingo da tailerra, eta Julio Mazarico gidoilari, zinemagile eta ekoizleak gidatuko du. Azaldu dutenez, egitasmoaren helburua “gazte talde batek film