Zabalik da Nafarroako Zinemaldi Fantastikoaren deialdia
Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Nazioarteko X. Jaialdia urriaren amaieran egingo dute, eta bertara film laburrak aurkezteko deialdia zabaldu berri dute, abuztuaren 16ra arte. Izen-ematea Filmfreeway eta Festhome plataformen bidez egin beharko da. Era berean, aurtengo ekitaldiaren kartela ere iragarri dute.