Horror Online Art jaialdiaren edizio berezia prestatu dute Iruñean

Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren IX. edizioa ezohikoa izango da, bi film soilik emango baitituzte zuzenean, eta aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da telefonoz, online edo presentzialki. Aurtengo protagonistak Peter Bogdanovich eta Dario Argento sortzaileak izango dira, artearen bidez beldur garaikideen inguruko hausnarketa sustatzeko asmoz.