Jendaurrean emango dituzte 12. Nafarroa Zinemaren Lurraldea egitasmoko 10 film laburrak
Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketaren 12. edizioan hautaturiko sortzaileek azaroaren 20ra arte izan dute lanak errodatu eta aurkezteko aukera. Bada, horiek jendaurrean pantailaratuko dituzte gaurtik hasita abenduaren 1era bitartean, egitasmoan parte hartu duten udalerrietan.