Mirentxu Purroy-ren ‘Denboraren Gibelean’ filma izango da ikusgai Nafarroako Filmotekan

  Filmaren irudi bat. Mirentxu Purroy zinemagilearen Denboraren Gibelean lana pantailaratuko du ostegunean, hilak 14, Nafarroako Filmotekak. Purroy-k filmotekari dohaintzan emandako filmetako bat aukeratu du filmotekak Nafarroa Filmotekako Artxiboetan zikloaren barnean erakusteko. Saioa 20:00etan hasiko da, Gaizka Aranguren kazetari eta produktoreak zuzenduta, eta sarrera doakoa izango da Iruñeko Antonio Pérez Goyena kaleko bete arte.