Film laburren 2. gaualdia egingo dute larunbatean, Arrosan
Ipar Euskal Herrian euskarazko kulturaren hedapena sustatu, sostengayu eta bultzada berri bat ematea xede duen Ibilki programaren aterkipean, azken urteetako euskarazko film laburren lagin esanguratsu bat izango da ikusgai larunbatean, hilaren 18an, Arrosako pilota plazan. Filmak euskaraz emanak izanen dira, frantses azpitituluekin.